202KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XI)



 

Arana in love


Errepresioa. Nikole Bilbon Karmeliten kolegioan bere denboraldia egiten hasi baino egun batzuk lehenago, senargaiaren proiektu politikoak ordura arteko errepresioaldi gogorrenetako bat jasan behar izan zuen. Bizkaitarrek azken hauteskundeetan izandako garaitzei aurre egiteko Silvela Gobernuak “konstituzio bermeak” bertan behera uzteko dekretua eman zuen. Ondorioak, Bilboko Euskalduna elkartea eta Bermeoko batzokia -eratu zen bigarrena- itxita, itxita Euskaria Orfeoia eta itxita Barakaldoko Euskalduna elkartea. Itxita Euskalduna agerkaria, eta bere azken zenbakia argitaratuta agur El Correo Vasco hari ere. Luis Aranak Bidasoaz beste aldera doa, Ustaritz aldean ere bada-eta urak non hartu.

USTARITZ

Giro hartan Sabinok politikagintzari ez ezik Nikoleren egoerari ere adi egon beharra zeukan. Eta ez dugu esango horietarako ezeinetarako gizona osasunez ondo zebilenik. Ez eta Nikolek horren berririk ez zeukanik. Hori, uztailaren hiruan Bilbotik egin zion gutunak argi uzten digu:
“Nire bijotza: Ba-nago domekan baño obeto. Ondiño enaz ogetik jagi jan-edatekorik eztot artu. Gaur asiko nazala saldia aŕtzen, eta bijar jagiten uste dot. Goxeko bederatzijak dira ta ontxe artu purgatxu bat”.
Gutun horretan “Abiña'ko uso zuria” diotso emaztegaiari, eta ildo beretik bere maitale-izaeraren beste alderdi bat erakusten zaigu: “¿Eŕopak ein yatzuz? ¿Bat bez?”
Emaztegaia dotore jantzirik ibil zedin nahi zuen. Eta dotore jantzirik ezkon zedin. Hori zelan izan zen, kolegiora egin zizkion azken gutunetan ikusten da hori. Geroago ekingo diot horri. Orain, atzokoari nolabait eutsiz, begiratu bat Sabinoren gutunetan egin zen aldaketa nagusiari, hizkuntzarenari.
Labur eta erabakimenez esango dut gutunok behin eta berriro irakurrita nire konklusioa zein den: huts egin zuen Sabino Aranak horretan. Goitik behera gainera.

Eman dezagun gaztelaniaz idaztearena emaztegaiari hizkuntza horretan idazten eta irakurtzen laguntzearren izan zela, halaxe baitio Aranak berak: “Si tú sola has escrito esta esta última carta, veo con gusto que has adelantado mucho”.
Idazten, Nikoleri, lagundu egiten zioten, bai. Horixe da, haren testu zein beste edozein testigantza ezagatik absentetzat jo dugun emakumeari buruzkon, lehen datua, hark kolegioan egin zuen denboraldiaz behinik behin: idazten lagundu egiten zioten. Bigarren datua, Sabinok berekikoetan inoren laguntzarik gabe idatz ziezaiola nahi zuela: “Escríbeme las cartas tú sola, sea en euskera, sea en español: más quiero un renglón tuyo mal escrito que un pliego entero dictado por otra persona. Quiero verte en las cartas a tí misma, pues te amo como eres”.

Gutun horrexetakoa da harako “no me llames Sabino, sino Sabin. Mi nombre en euskera tiene en tus labios una dulzura especial” hura.
Hala bada, senargaiaren asmoa Nikoleri gaztelaniarekin laguntzea baldin bazen, ez genuke uste behar izango logikoena zatekeela gutunetan egiten zion hizkuntza erregistroa -barka teknizismoa- hartzailearen mailakoa izatea? Ba ez zen horrela izan. Nikolek gaztelaniaz akademiakoek pare baleki moduan idazten zion. Aipa dezagun, adibidetzako, euskaraz egitetik gaztelaniaz egitera aldatu zitzaion gutuna. Hona hartako lehenengo hitzak gaztelaniaz:
El jueves pasado llevé á ésa intenciones de preguntar y pagar a la buena Madre Superiora que tienes la mensualidad de Octubre, pero mi mala memoria, bien conocida por tí, no me permitió cumplir mis deseos. Apenas llegué a casa escribí á la Superiora”
Horren ostean datorren testua ez dut hitzez hitz kopiatuko, bai ostera galdetuko zelan hartu behar zituen Nikolek “Tu genio retraido y corto”, “vida contemplativa sedentaria”, “menoscabo de tu salud” edota “natural sujeción del espíritu” bezalakoak.
Euskaraz idazten zionean kexatu egiten baldin zitzaion, erantzuten ez ziola eta -”asi bazara leidu ta eskribiduten, ¿zergaitik eztaustazu letratxu bat bez bidaltzen? Lenengo kartia, egidazu euzkeraz” (1899-IX-26)- zer esan bihar zion gaztelaniazko haiek irakurrita? Zenbat denbora hartu beharko zuen testuak aditzeko, lehenik, eta erantzuteko, gero?
Dotrina aipatuz egin zizkion gutunetan Sabinoren hizkeraren eldarnioa, alegiazko esanguraz diot, gailur urrunetara iristen da. Gailur horietarik urrunenak emakumearen izaeraz eta emaztearen -ezkonduaren- izateaz eta funtzioez hitz eginez iristen da. Beti ere Eliza Katolikoaren sermolariek lehertu arte esaten zituzten topikoak errepikatuz.
Hona Evaz diotsonaren lagintxo bat:
Asi Eva, la primera mujer, envanecida por lo que era y por lo que era capaz de de ser, se olvidó de que sólo se lo debía á Dios, y perdió á su marido (…) y cayeron al abismo del pecado, arrastrando consigo a todos sus hijos y descendientes”.
EVA

Noski, nire honek irakurlerik eduki baleza gerta liteke batek edo bestek Eliza Katolikoaren dotrina ofiziala ez ezagutzea. Bada, Sabinok Nikoleri ez zion besterik esan haren dotrina ofizialekoa zena baino. Berdin hurrengoetan.
Hau, esaterako, monagilo nintzen garaietan maiz aditzen nuen:
“Yo -el esposo- debo amarte sí, sí con el amor que Cristo Nuestro Señor ama a su Iglesia; tu me debes á mí la adhesión y sumisión que la Iglesia debe a su esposo Jesucristo.”
Gero ere, Eliza Kristoren esposa zela -”La iglesia” latin-femeninoa, horra!-, hori, kolegioan nazka eragiteraino esaten ziguten.
Munduko esposa -emazte?- benetakoez Eliza Katolikoaren doktrina ofiziala betetzea aholkatzen dio urriaren zazpian: “Que toda tu aspiración sea la de hacerte una esposa y madre perfectamente cristiana. Una compañera virtuosa es el don más precioso que Dios puede conceder al hombre que vive en sociedad; es el cielo en este mundo”.
Horiek irakurrita emazte eta ama erabat kristauaren dohainak edota ezaugarriak zertan ziren azalduko behar zion. Har dezagun adibidetzako Bilbao 16-XI-(18)99ko azaroaren 16koa. Hori ere, ere testurik edo testigantzarik utzi ez zuen Nikoleri buruz datu bat emanez hasten da: “Todavía no me explico la muturra de esta mañana”.
Horren ostean, beherago, emazte eta ama kristauak aipatzeko Kristori buruz hitz eginez hasi zen: “Porque así como la primera mujer fué creada para acompañar al hombre a cumplir sus deberes, así la Iglesia fué fundada para acompañar a Cristo á dar término cumplido a su supremo Deber de salvar al hombre; y como la primera mujer, formada de la carne y hueso del primer hombre, debía quedar sujeta á la dirección de éste, de la misma manera la iglesia, instituida por Cristo, está sujeta a su Divina Autoridad”.
Ondorioa? “De manera que la esposa es compañera y á la vez hija del esposo: compañera, para acompañarle á llegar á su fin; hija, para estarle sometido”.
Vade retro! Iritsi gara infernura, orain bai, eta horra hor deabrua: Sabino Arana Goiri bera, 1899ko hartaraino inork sekula esan gabekoa esaten: emaztea, senarraren alaba eta beronen mendekoa dela!
Harrigarria zatekeen muin-muineraino katoliko tradizionala zen Sabino Aranak Eliza Katoliko Apostoliko Erromatarrena ez zen beste doktrinarik aipatzea emazteari.
“Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik. 22 Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala, 23 senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik” (Paulo Tartsokoa; Efesoarrei, 5 21-23).
PABLO TARSOKOA

Prentsa garaikideaz Sabino Aranak berak atondutako sailkapenari begiratu bat egitea baino ez dago haietan katolikoek zeukaten nagusiagoz jabetzeko. Bilbon ziren bederatzi egunkarien artean bost liberaltzat eta lau katolikotzat jo zituen. Azkenotako bi, integristatzat. Eta kontuz! Karlistak ere katolikoak ziren. Katolikoak ziren bezalaxe Sabinok liberaltzat jotzen zituen monarkikoak ere. Horietan guztietan emakumeaz nagusi ziren iritziak Sabino Aranarenak bezain misoginoak edo are misoginoagoak ziren.
Doktrina Katolikoa zen, oraintsu arte pulpituetan eta ezkontzarako ikastaroetan indarrean egona, Sabinok zioena, ez dakit egun zer dioten baina, horixe zen. Ez dugu ezer esango oraindino emazteak apaiz ez egiteko katolikoen artean erabiltzen diren argudioez, ni txikia nintzelarik entzuten nituen sermoietan esaten zutena egun ukatu egiten baitute: odola darielako inpuruak izanik ezin dute Kristoren gorputz berraragitua ukitu. Egungo katoliko progeek horrelakoak, ezta aditu nahi ere.
Gainerako beste progeek telebista pizten ez badute, futbolaz ezer ez badakite eta bateko eta besteko katolikoek emakumeari buruz dituzten pentsaeren berri ez badute, hor konpon. Edozer esan lezakete Sabino Aranak emakumeaz zuen iritziaz. Kontesturik gabe.
Kontestuak aipaturik, doktrina katoliko klasikoaren arabera “senarra emaztearen aita” baldin bada, zer esan “semearen alaba” dirudien haren irudiaz? Michelangeloren Pietatea -aurrean egonda nago, luzaz, turistak ziztuan igarotzen ziren eta- delako irudian ama neskatoa da, neskutsa?, besoetan duena baino askoz gazteagoa, egun nerabea esango genukeena baino gaztetxoagoa. Katolikoen iruditeria, sublimazioak eta intzestu-desioak. Sartu ahal da inor irudi horrekin zein horren ildokoa den Dolosarenarekin?
Michelangeloren Pietatea / DOLOROSA

Bide batez Infernuko denboraldiko gutunek Sabino eta Nikoleren arteko erromantzearen iraganaz dioskutena ere badago. Urratzen ari ziren tabuez-eta. Guztien begien bistan egiten zituzten pasealdiez, esaterako. Arteagara egindako hura ez ezik beste batzuk ere, Altamirara berbarako, gizona bere argazki-kamera aldean daroala eta neska, haren testigantzaren arabera, han-hemenka argazkietarako jartzen. Hona Sabinok urriaren zortziko gutunean horretaz dioena, “Mi amada Nikole” esanez agurtu ostean:
“Son las diez de la noche y no quiero acostarme sin antes charlar un rato contigo. He pasado la mañana trasladando al papel el gran número de fotografías que tenía coleccionado. Muchas de ellas, malas. Mi poca paciencia no me permite sacarlas mejor. Pero malas y todo ¡qué hermosos recuerdos despiertan muchas de ellas!
ARGAZKI KAMERA 1890

Hurrengo lerroak arrosa-nobela halakoetatik harturik ote diren pentsa lezake igorlea nor den ez dakienak: “¿Te acuerdas de aquel paseo que dimos en Mayo por los pintorescos caminos de Altamira?”
Pintoreskoak, egiaz, bide-gainetako mahats-parrel haiekin.

¿Te acuerdas de aquel otro que dimos por los juncales de Kortezubi? ¿Te acuerdas de nuestros paseitos por la playa, por el terreno y la isla?
Maite zuten maite zutenez irla hura, Sandindere. Gora igo baldin baziren, eta igo zirelakoan nago, bertatik bertara ikus zitzaketen antzina han izandako elizaren hondakinak -San Andres eliza! Ez ote zen irlaren izena Sandindere, San Andere?-, eta besterik ere, ez da orain horrelakoetan sartzeko momentua, bai esateko gogoko zutela lekua eta halaxe esan ziola Sabinok: “Areñegun -herenegun- bota nenduzan Sandianderen -irlaren izena Sabinoren arabera- konejo bi, ar eta eme”. “Beste lau eruan doguz atzo Koldobika -Luis anaia- eta nik Atxerrera”, ziotson bide batez. Irailak hogeita hamar zituen.
KONEJUAK

Eta azken beste hau, maiteminduek elkarren ondoan izatean sentitu ohi zuten aztoramenaren irudi klasikoa izaten zena nobela merkeetan: “¿Te acuerdas de cuando sentados a la sombra frente á tu casa, no acertabas tú á proseguir la labor que tenías entre manos? Pues todos estos recuerdos me traen a á la memoria esas fotografías.”
Ez zen nobela merkea, inondik ere. Eta argazkiak? Non, noiz, zelan galdu dira? Izan ziren eta, bego datua.
Gutunotan Sabinoren kezka nagusia Nikolek erantzutea da-eta, noiz egin dion gutxitan aipatzen badu ere, bada aipamen bat hona ekartzea merezi duena, erromantzearen harira hain zuzen ere. Irailaren bederatzikoa da.
“En este momento me entregan tu carta de ayer (…) Tienes razón al decir que ayer hizo un mes que pasamos un día feliz”.
Absentearen bihotz-sentimenduei buruz daukagun lehenengo aipamena da. Irudi du gogoan zuela abuztuaren bederatzian, egun bat lehenago egun bat geroago hor nonbait, bizi izan zuten eguna. Beharbada txakurrak ere tartean ere izan ziren. Maite zituzten eta. Dirudienez Ixil izeneko hura bereziki. Zirin hutsa zen. Artean Nikolerentzako kolegioa bilatzen ari zirelarik izan zen egun hura.
Jada kolegioan, aipatzen ari garen bezala, dena ez zen gomutekin atsegintzea, ezta urrik eman ere. Nikoleren bakardadeari haginetako mina erantsi zitzaion-eta, hura bai infernua, gutunetan behin baino gehiagotan ageri dena aipatua.
“Agiñeko miña irauten bayatzu ta agiña atara gura ezpadozu, ekarri eragixu ur au: Elixir dentrífico de los Padres Benedictinos. Amar edo amabi errial bakarrik kostako dautzuz”, diotso. Ez zen ausartu “erosiko deutzut” esaten.
Elixir dentrífico de los Padres Benedictinos

Erosi zion ostera eraztuna -”zapatuban erosi dautzut erastun polit bat”-, eta erosi zion buruko orratza ere: “Baita duaz bijon aspijan josteko gauzen kajia, jaboiak, zapatak garbituteko koipe zurija, paperak irazteko ura, ta mantillarako urre-gorrizko orratz bat”.
Eliz-erotismoaren legeekin bat eginez mantilla buruan eta eskuak otoi egiteko bildurik zituelarik ere emaztegaiaren urreak dirdira egin zezan nahi zuen senargaiak.
Arropei buruz, zer esango dut.
Parisekoak agindu zituen Sabino Arana Goirik, “maiteminez zaurituak”. Ala haren ustezko anglofilia gogoan hobe nuke esatea “Arana in love” hark?

Eguerdia aldera dendara joan naiz. Bidean, langileak etxe handi bateko fatxada konpontzen. Ez maskaratxorik, eta ez kaskorik ere. Aldamioetan gora eta behera. Erosi beharrekoak erosita etxerako bidea luzatzearren plazara jota, horretan ere langileak teilatua egiten horko bati. Lehengoan bezala.
Berrogeialdiko burugabekeriez irakurtzen ari naizena indartzen didate.
Etxe ondoko karkaban metroak egiten nabilela gorantz egin dut, uholdeko errekaren ubidea eta oinezkoen bidea biak aldi berean den estartza estuan gora.
Mundakako Kanposantua
Kanposantuko atzeko ormaraino iritsi naiz.
-Zabalik ote dago.
Joan naiz, eta bai.
Hala bada, alargunak etxe aurretik hara oinez joaten ikusten ez baditut ere, kanposantua, egon, zabalik egoten da. Ordutegia?
Jakinguraren jakinguraz barrura sartu naiz, ea ba Jose Arriandiaga Joala, Sabino Aranaren lagun mediku haren hilobia topatzen dudan.
Ibili hara, ibili bestera, eta topatu ez, kanpora joateko naizelarik, horra udaltzaina! Kapera ondo itxita dagoen etorri da, egin duen keinuagatik diot.
Ez nau ikusi, eskerrak.
Itxaron egin dut, ezkutuan edo.
Kuku bat egitera aterantz hurreratu eta, ene!, itxita.
-Zelan egin kanpora?
Hemen direnetako inork ez du kanpora egiterik lortu.
Nik bai?

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ecce Homo: Hemingway

Juan Leon Kruzalegiren 120. urteurrena

Hemingway 2 / 1918-1919: EN LA GUERRA Y EN EL AMOR