Mundakarrekin kazetari lanari buruz berba egin du Hitzak
Mundaka Euskara Mundakako Eskolako LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin batu dira kazetariak, eta egunkariari zein kazetaritza lanari buruz hitz egin dute. Ikasleek kazetaritza lanari buruzko interesa agertu dute, eta adi-adi jarraitu dituzte kazetarien azalpenak. 2020 / 01 / 17 Ane Maruri Aransolo Noiz sortu zen HITZA? Zelan lan egiten duzue? Nondik jasotzen duzue informazioa? Zein ordutara arte aritzen zarete lanean? Galdera horiek eta beste hainbat erantzun ditu, gaur, Busturialdeko Hitzaren lantaldeak Mundakan. Herriko eskolako LH 5. eta 6. mailetako ikasleek