Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Busturialdea

Bertoko baserrietatik eskualdeko ikasgeletara

Imagen
Lehen sektoreko ekoizleen lanak eta tokiko kontsumo arduratsuak duten garrantzia azaleratzen du Nekazariak Eskolan proiektuak. Ikasturte honetan Busturialdeko bost ikastetxetan landuko dute.   2020 / 01 / 17 Aintzina Monasterio Maguregi Baserritik ikastetxera. Lehen sektorea eta hezkuntza elkartzen ditu Nekazariak Eskolan proiektuak. Liburuetatik ikasi daitekeenetik harago, lehen sektoreko ekoizleen ahotik ezagutzen dute umeek batzuentzat hain hurre baina besteentzat hain urrun dagoen errealitatea. HAZIren landa mundua hirira gerturatzeko Nirea proiektuaren barruan dago Nekazariak Eskolan. Lehen sektorea ikasgeletara hurbilduta, ikasleek lehen sektorea ezagutzea eta nekazarien lanak eta tokiko kontsumo arduratsuak duten