2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XVII)
Beldurra gurean
Sukarrieta-Mundaka-Sukarriea tranbea |
Liburuak ordenatzen eskuetara etorri zait Le peur en Occident (XVIe -XVIII siècles) aspaldikoa. Ereduzko liburua da Jean Delumeaurena, Beldurra -Le peur, beldurra ala izua esan behar izango nuke?- Mendebaldean (XVI.-XVIII. Mendeetan).
Frantsesa-Zuberera hiztegi txikiak peur hitzarentzako büldur eta lotsa, biak dakartza. Eta hain zuzen ere Jean Delumeauren tesietako bat da peur hitza historiatik ezabatua izan zela, zergatik eta “beldür zela” esaten ausartzen zenari, hala zela esateak, lotsa eragiten ziolako. Hori horrela omen zen, literaturan behintzat.
Eta hara gu hemen orain, beldurturik batzuk, izutirik beste zenbait, historian barna beste askotan bezala hari nola aurre egin ez dakigun gaitz batek jotzen baikaitu. Aliritzira jo ere. Zeren eta esango baitigute, bai, zein diren arrisku-taldeak, zein jarduera okerrak, zein buru-zaintzarako jarraibideak, zernahi, eta hala ere gehienok beldurrez segituko dugu. Hala sentitzen direnik esan gabe batzuk, ez dakit zenbat, nik neuk ez dut beldur naizela esateko lotsarik. Ospitaleen egoeraren berri jakinda halakoren batera joateko posibilitateak ikaratu egiten nau. Horretxen beldur naiz, eta ez preseski 19 horrena.
Herenegun nagusientzako egoitza horietako batean lan egiten duen auzokoak hartako egoera hitz batean laburtu zidan: inhumanoa. Gaur hori, atzo karitatea, sentibera nago hitzekiko. Kontatzen ari naizenagatik beharbada.
Azken egunotan Sabino Arana Goiriren gutunetan murgilduta haren gaixotasunen, minen eta ezinen itzalak kolpatu egiten nau, zer esan haren heriotzak, aitor dut. Eguneroko honetan ez gara horraino iritsi. Oraingoz. Dena dela haren azken egunak eta orain gaitzak jota hiltzen ari direnena elkarri alderatzea berez datorkit. Izurik handiena gaitzak sendabiderik ez duela jakiteak sentiarazten duena da. Horren zain ospitalean egoera edo baldintza inhumanoetan egoteaz, zer esan.
Noan harira.
Le peur en Occident |
Lehen umea izan zitekeenaren bidea etenik, uste izatekoa da bikotea berriro saiatuko zela. Arrosarioa errezatzeari utziko ez zioten arrazoi berberagatik. Mundua halakoxea zelako. Eta mundu hartan, 1900ekoan, Aro Berria hasita zegoen arren eguneroko bizimoduak horren zantzu askorik ez zuen eskaintzen; bat, akaso, Gobernuak aurreko urtean debekatu eta itxiarazi zituen erakunde nazionalistei ateak berriro zabaltzeko baimena eman ziela. Uztailean.
Orduan itxi zirenen artean Bermeoko Batzokia zegoen. Sabino Arana Goiri lehen-lehen orduko bazkideetakoa zen. Poztuko zen berriarekin.
Hori berri hori tranbeak etxeko ateraino ekartzen zion prentsan irakurriko zuen.
Etxe berrian, zein ere zen, pare-parean zeukaten tranbea. Zaldiz tiratua, Sukarritako geltokia eta Mundakaren arteko kasik hiru kilometroak egiten zituen. Han behean, itsasgoretan urak zaldien apatxak bustitzeraino iristen ziren gunean, zubia eta ikuztarriak zeuden. Zubi erromanikoa, egun ormigoiz estaldua eta kasik itsutua. Antzinako Errege-Bidean, egungo errepidearen barreneko aldean.
Errege Bidea |
Errekan egiten ziren lan haien berri zuzena daukagu aipatzen ari gutunetan. Orduko beste izu baten harira idatzia hain zuzen ere.
“Paskasia gaixorik dagoela diostazu; baztangaz (nafarreriaz). Hori ez da zoria (suertea), ene koroia; horiek jaungoikoaren gauzak dira. Gauza horien bidez Jaungoikoak frogak jartzen dizkigu (…) Paskasiaren kasuan, gaixotasun halako batean kontua ez da zoria, ez txarra ez ona, azken batean mesedegarri izango zaion Jaungoikoaren bisita baino”, ziotson Nikoleri, 1902ko irailaren 20ean, kartzelan zelarik, Sabinok.
Gaixo hura Jaun-Goiko-aren bisita izanik ere, badaezpada andreari agindu zorrotzak eman zizkion gizonak, eta beste bisita bat gomendatu.
“Supongo que la visitará Arriandiaga y que esté ya habrá prohibido salir de la casa á la que esté ya dentro. Pero, por si acaso, te digo que tengas cuidado con las ropas y con las muchachas. Si Tiburcia anda cuidando á la enferma, no se cómo podrán las muchachas entrar en casa. Solo el rozar las sayas uno con otro es malo; el darse la mano; el tomar en las manos alguna cosa que ha tenido Tiburcia; de cualquier modo se contagia”.
Egungoa dirudi. Are gaurkoago horren hurrengo dioenak: “Alkate batek inork etxetik irtetea eta ezer ateratzea derrigorrez debekatu behar du, baina, ez dakit horkoak zer egingo duen”.
Eta gizonak, higiene gaietan jantzia eta mediku higienista mundakarraren lagun mina bera, andreak zer egingo beldur zelako, ez dut esango izuturik zegoelako, zitekeena den arren, ekin egin zion:
“No parará con Pascasia la cosa; y caerán más personas, si no ahora, en el invierno, pues los bichos viven mucho tiempo.”
Gaitzaren eraginez hildakoak Bilbon 1900ean milako 1,6 izatera iritsi zen.
Nafarreria Bilbon 1897-1904 urte-tartean |
“Kontuz ibili arropekin. Ez ikuzi horko ibaietan. Kontuz etxera eroaten duzuen urarekin ere, usoentzako baino ez bada ere, kontuz. Jakin egizue nondik eroan. Paskasiak daukan sakutea orain hile batzuk Mundakan egon zen berbera da. Ikusten duzu ba zenbat ibiliko ziren patariok, zenbat azpikogona eta beste ibiliko zuten haren enera iritsi arte. Kontu handia izan, laztana, eta eman agindu zorrotzak neskatilei. Paskasiak gaixotasunak jo aurreko zortzi edo hamar egunen barruan gure arroparen bat lisatu baldin badu, egizu berriro garbitu eragin.”
Hortxe dugu, Sabinoren izuaren motiboetan azaldurik, Nikoleren etxekoandre lanen eta nekeen berri, eta haietan laguntzen ziotenen zerrenda aipaturik.
Paskasia hark plantxakoak egiten zizkion, horiek behinik behin; neskatilek beste zeregin batzuetan laguntzen zioten, bogada egiten-eta, ez dakigu zenbat ziren. Bilbotarren plantxakoak egiten, izeko Mari gure amaren ahizpa horrexetan ibiltzen zen Sukarrietan gu umeak ginelarik; ama errekan bogada egiten eta ni haren ondoan, eta neskatilak ere han, txikitako nire lehen-lehenengo oroitzapenetakoa da.
Ea behingoz Sukarrieta eta Busturia arteko muga-errekan dagoen iturri-edaska-ikuztarri sistema bikaina berreskuratzen den. Ingeniaritzaren aldetik horrek duen balioaz idatzi dut eguneko honetan. Emakume haien gomutek eragiten didaten hunkidurazko ikarengatik diot. Iragan duin baten aldarria da nire oraingoa.
Hunkidurak gora-behera, aipatzen ari naizen gutun horretako lehenengo lerroak ere hunkigarriak dira, bertokoa askorentzat XX. mendea, hasi eta buka, zer izango zen laburbiltzen baitute.
“Goizeko zortziak dira, eta ordu honexetan beronetan despeditu nintzen zugandik orain lau hilabete, hona etortzeko. Gogoan duzu zelan irten zinen leihora eta zelan egin nizun agur tranbeatik?”
Gutunak azken aldera beste lerro bat dakar, lehenengoak bezala, bihotzez idatzia: “Hace un año, ya estaba enfermo. ¿Te acuerdas? Esta enfermedad me ha acabado.”
Urtebete lehenago, hau da, 1901eko iraila aldera.
Oraingoz ez dut horra joko. Ez-eta ezkontzaren osteko bizi modu berritik kartzelaraino egin zuen bidea azaltzera ere. Hobe Navalmoral de la Matan meategien negozioetan sarturik ziren hartara itzuli. Artean bikotea zoriontsua zen.
Uztailaren batean Burgosen zegoen negozio-taldea. “Gaur goizean, bostetako meza entzunda, kotxean abiatu gara, sei t'erdietan, eta lau orduko bidea egin ostean Villadiegora iritsi gara. Ez dugu ezer egin, ez dugu-eta jakin meategia non den (…) bihar goizaldean beste leku batera joango gara, handik meategia ez ei dago urrun, jakitun egin gaituzte (…) Tu amante marido”.
Hilaren lauan Bilbon ziren mea-negozioaren bilatzaileak.
“Ene emazte maitea. Hona gaur hamaiketan iritsi gara. Bihar hamarretan zurekin izango naiz. Esaiozu Norbertari geltokira irteteko, maleta hartzera (…) Gaur arratsaldean, Jaungoikoa lagun, abanikoa eta parasola erosiko dizkizut. Konfesatu ere egin nahi dut, kaputxinoetan”
Abortua izan zenaren ostekoa da hurrengo gutuna. Hura abuztuan izan zen, gutuna irailaren 20koa da.
“En el tren de las ocho llegará a esa para nosotros una caja de melocotones. Aunque no recibas el talón, manda enseguida á sacar á la muchacha, porque si no, se pudrirán. Después de aAñadir leyendabrir la caja, pones los melocotones anchados al aire. Son para poner en dulce. Paulina me ha dado la receta del dulce, y en cuanto llegue yo, lAñadir leyendao haremos (etzanak neureak dira). Yo llegaré a ésa á las diez.”
Ezkonduek egiten zuten bizimoduaren txinpartatxo bat, gizonak etxekoetarako zeukan arduraren adibidetxoa, emazteari egiten zizkion opari xumeen lekukotasuna, azken gutunok,Añadir leyenda kortesiazko hitzak gorabehera, beren arteko intimitatea zertan zen zantzuak eskaintzen dituztenak. Esaterako, dultzeaz -melokotoi, mertxika, presku, auskalo zein motakoak ziren zehatz mehatz “melocotones” haiek- “egingo dugu” zioen. Eta plural horretan datzan “geuk” horren zintzotasuna zalantzan jartzerik ez dagoela ematen du, azken batean fruituak ikusi, erosi, trenera eramateko agindu -Erriberako Plazatik bertatik, agian Txirlerak-, errezeta arreba Paulinari eskatu, iraunarazteko zer egin behar den esan eta zelan egin jakin dakiena gizona baita.
Ezkonduen etxe bien arteko opariak norabide bietan zebiltzan. Halaxe, 1900an, Aro Berriko lehen urte hartako irailaren 24an, hurrengoa ziotson gizonak Nikoleri, gaztelaniaz: “Atzo hartu zituen Paulinak zure erregaluak. Portatu egin zara. Karramarroak txarto ailegatu ziren, larregizko beroagatik. Beste dena ondo.”
Nikolek berak harrapatuak ote ziren karramarroak? Baietz esango nuke.
Artean kolegioan zelarik senargaiak egin zizkion gutunen arteko intimoenetako batean, 1899ko azaroaren 20kAñadir leyendaoan alegia, zera esan zion: “Me dices que has comprado zapatillas de invierno. Has hecho bien. Ya me figuraba que te harían falta. Pero ¡qué pronto vas perdiendo tu fortaleza de antes! ¿Te acuerdas cómo no sentías antes frio en los pies, y casi andabas algunas veces descalza en casa, y otras te metías hasta el cuello en el agua para pescar ostras ya entrado el invierno?”
Añadir leyenda
Pygmalion benetan zen salbaia izana. Zelan ez zuen hara behera egingo karramarro bila senarra etxean ez zenean?
Hark ostrak eskatu zizkion 1899ko abenduaren 28an. Gabon Zaharreko afarirako ziurrenik. Trenean bidaltzeko esan zion; 31n, bederatziak eta laurdenekoan. Hamabi dozena eder. “Si no encuentras ostras de ahí, las restantes manda francesas”, esan zion. “No tienes más que poner en medio pliego lo siguiente: Sra. Da. Paulina de Arana / Ibañez, 10 / Bilbao. Después unes el medio pliego al pañuelo o saco.”
Kanalako ostrategia |
Nortzuk ziren jabeak alde batera -ziur Sabinori tartean Gandarias izateak ez ziola graziarik egingo- ostra frantses haiek, bertakoak legez, ordu bi eta erditan iristen ziren Atxurira, trenez, fresko-fresko, sargoriak, harako karramarro haien kasuan legez, hondatu ezean. Han mandatariek hartu, eta etxeetara. Albia 10era, esaterako. Uste izatekoa da abenduaren 31an ez zela sargoririk izan.
Txirlerak |
Etsai ikusezinaren aurkako gerrak populazioaren gehiengoa lubakitik erretiraturik dirau. Horixe omen da, gainera, gudate honetan estrategia nagusia. Etsaiari ihes egitea. Le peur, beldurra, izua, akuilu dugu horretan.
Dena haragiaren eta desioaren, laztanen eta begiraden, hitzen eta aupaden kaltetan.
Francais Rabelaisen ildoa hautatzeko tentazioa sentitzen dut. Barrearena, alegia.
Oraintxe baitugu aukera deabruaren jendarte serio honi barre egiteko.
Bedarra erretzeko gogoa egiten zait. Erre eta barre egin.
Berrogeialdi hau tabakoari ixteko egin ditudan denboraldien antza hartzen diot. Egunak zenbatzen eman egunak, eta beti labur iritzi. Hamazazpi gaur? Horren gitxi? Luzea egiten ari zait, ba, ño!
Ez du telebistarik pizten.
Pier Paolo Passolin |
Il Decameron (1971), Il racconti de Canterbury (1972) eta Il fiore delle Mille e una notte.
Protestantismoaren kume egokitua den kapitalismo honetan bizitzea tokatu zaigu.
Uxa dezagun beldurra, eta gogora gaitezen Pier Paoloz: haragia gara.
Haragia, maitasunak zauritua.
Edorta Jimenez Ormetxea
Mundaka, 202ko martxoaren 31
Comentarios
Publicar un comentario