Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2020

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XVII)

Imagen
Beldurra gurean Sukarrieta-Mundaka-Sukarriea tranbea Liburuak ordenatzen eskuetara etorri zait Le peur en Occident (XVIe -XVIII siècles) aspaldikoa. Ereduzko liburua da Jean Delumeaurena, Beldurra -Le peur, beldurra ala izua esan behar izango nuke?- Mendebaldean (XVI.-XVIII. Mendeetan). Frantsesa-Zuberera hiztegi txikiak peur hitzarentzako büldur eta lotsa, biak dakartza. Eta hain zuzen ere Jean Delumeauren tesietako bat da peur hitza historiatik ezabatua izan zela, zergatik eta “beldür zela” esaten ausartzen zenari, hala zela esateak, lotsa eragiten ziolako. Hori horrela omen zen, literaturan behintzat. Eta hara gu hemen orain, beldurturik batzuk, izutirik beste zenbait, historian barna beste askotan bezala hari nola aurre egin ez dakigun gaitz batek jotzen baikaitu. Aliritzira jo ere. Zeren eta esango baitigute, bai, zein diren arrisku-taldeak, zein jarduera okerrak, zein buru-zaintzarako jarraibideak, zernahi, eta hala ere gehienok beldurrez segituko dugu. Hala sentitz

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XVI)

Imagen
Buztangorri iluna   Txikiaren geografia Herenegun ogiarekin itzultzean kaioa han goian, etxeko antenan. Bera bakarrik aukera-aukerako lekuan, gogoan dudala lehenengo aldiz. Atzo txepetxa ikusi nuen, eta ezagutu. Hain zuzen ere inguruan sekula santan ikusten ez den txoritxoa izanik beti noiz ikusiko ibiltzen naizelako. Kasik argazkietatik ezagutzen dudala esan nezake. Poz handia. Gaur itsasoak hango urruneko marran gerrialdeak izarniadura ageri du, zabalean hedatua. Sabaia goizak latorrizkoa dauka. Aro berri batean sartu garela diote, eta niri ostera Frankismoak ezarri zuen erlojuaren mende segitzen dugula datorkit gogora. Hots, ordulariek Berlinek erakusten duten ordu berbera erakusten dute, behin batean, jada kasik mendea bete delarik, Francok halaxe nahi izan zuelako. Ez dago Espainiako Erresuman bularrik Frankismoari aurre egiteko, ez-eta erlojuak orduen logikara ekartzeko ere, horra eldarnioa. Eta gainera atzo aldaketa. Eguzkiari ordu biko iruzurra egiten

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XV)

Imagen
Argazkia: Sukarrietako udaletxe zaharra / alondegia eta ostatua eraikin honetan egon ziren (1936) Ezteiak? Kaka! Erroxeli Koko Ojinaga erkide eta lagunaren ustez Sabino eta Nikoleren ezkontzako bazkaria ez zen Txatxarramendiko jatetxean izan, bere aititeren ezanez. Diostanez, orduan ba omen ziren beste ostatu bi gitxienez Sukarrietako Samikole aldean. Diostazenetako bat, Erramona enea , antza 1904koa da. Bestea bai, lehenagokoa da eta, izan zitekeen Sabino-eta bazkaria hartan egin izana. Alondegian, udaletxeko behekoan zegoen.   Lagunak irakurrita daukala diost, non edo non, gutunen batean, behin Sabinok idatzi egin zuela, zera, Sukarrietan egon zirela, bazkaltzen, eta “arrainak hantxe ikusten zirela, eta mahaitik ogi apurrak jaurtitzen zizkietela, jateko”. Egia. Haraino iristen zen itsasoa, eguneroko honetako beste atal batean dago. Hango arrainak, bide batez, lazunak izango ziren. Lazuna Non ere egin zuten bazkaria, Sabino Aranak ez zion muzin eg

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XIV)

Imagen
Herrak eta gorrotoak Jon Mirande Telefonora nik eskatu gabe sartzen zaizkidan berrien artean, goizaldean, COVID19k kutsaturik hil den batena, izan-abizen eta guzti. Bere legezkotasuna -legimitatea- abizenetan eta are odol kidetasunean sustraiturik omen daukan Espainiako Monarkiakoa da -letra larriz-, hala edo zelan, hildako hori. Egungo Espainiako Errege denaren lehengusina, antza, auskalo Borboitarrekin. Izenik ez dut idatzi nahi, egunotan etxean sartuta bizi-eta ez dakidan gerta horiek honen goiz tekleatzeak hatzetan, eskuetan, eskumuturretan, besoetan, nik dakit ba non ez, kalteren bat gerta ez dakidan. Itxuraz beste batzuei Sabino Arana aipatu baino ez-eta gertatzen zaienaren antzera. Ez zaio ba buelta gutxi eman abizenen kontuari, maketoen inbasioari eta abarrei. Gure aitak, gaztetako anarkismotik jauzi eginez bizi izan zen azken hauteskundeetan EAJri eman zion botoa. Horra preso lan behartuetara kondenatuak, langile arrunt esplotatuak, andaluzak -eta abar-, nondik p