Mundakarrekin kazetari lanari buruz berba egin du Hitzak




Mundakako Eskolako LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin batu dira kazetariak, eta egunkariari zein kazetaritza lanari buruz hitz egin dute. Ikasleek kazetaritza lanari buruzko interesa agertu dute, eta adi-adi jarraitu dituzte kazetarien azalpenak.


Noiz sortu zen HITZA? Zelan lan egiten duzue? Nondik jasotzen duzue informazioa? Zein ordutara arte aritzen zarete lanean? Galdera horiek eta beste hainbat erantzun ditu, gaur, Busturialdeko Hitzaren lantaldeak Mundakan.
Herriko eskolako LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin batu dira kazetariak, eta egunkariari zein kazetaritza lanari buruz hitz egin dute. Ikasleek kazetaritza lanari buruzko interesa agertu dute, eta adi-adi jarraitu dituzte kazetarien azalpenak. Galdera batzuk aurrez prestatuta eduki dituzte mundakarrek, eta, solasaldian burura etorri zaizkienak ere galdegin dituzte.

Egunkariaren zein webgunearen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren ere ikusi dituzte, eta gaurko albisteak, elkarrizketak eta erreportajeak aztertzeko ere aprobetxatu dute saioa.

Busturialdeko Hitzaren sare sozialak ( facebooktwitterInstagram eta YouTube ) ere arakatu dituzte, eta webguneko argazki galeriak eta bideoak ikusi.
Bisitak. 2018ko udaberrian eskualdeko ikastetxeetara bisitak egin hasi zen Busturialdeko Hitzaren lantaldea. 2018-2019 ikasturtean bertoko bederatzi zentrotan egon ziren, eta 2019-2020 ikasturteari beste horrenbestetan egoteko ilusioagaz ekin diote.

Azaroan, abenduan eta urtarrilean, Gernika-Lumoko Seber Altube eta Allende Salazar ikastetxeak bisitatu dituzte. Azken horretara, lau barikutan joan dira (egun bakoitzean bi saio). Hurrengo saioa, urtarrilaren 24an izango da Barrutialde Institutuan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ecce Homo: Hemingway

Juan Leon Kruzalegiren 120. urteurrena

Hemingway 2 / 1918-1919: EN LA GUERRA Y EN EL AMOR