2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XVL)
Eguzkiaren Atekoak Emilio Lopez Adan Beltza Urtea etor zedin itxaroten genuen artean Emilio Lopez Adan Beltza k Euskadi 1984 liburua argitaratu zuen. 1979. urtea zen. Ez ninduen ase. Owellen nobela irakurrita beste zerbait espero nuen. Zer, ezin zehazki esan. Zer jango genukeen esateko gai izan ez-eta mahaira zerbait atera digutelarik atera diguten horrek zapuztu egiten gaituenean legez. Zer espero nezakeen liburutik, ez nekien. Iritsi zen azkenean 1984 urte ikonikoa. Beltzak aurreikusitako zer edo zer gertatzen hasita zegoen. Niri neuri gertatu zitzaidana zen inondik ere ez nuena. 1984 liburuan dagoena alegia. Atxilotua inoiz filmetan ere ikusi ez dituzuen iskiluekin, autoan bertan jipoia hartzen hasia, etxekoek ez zekiten lekuren batean itxita eta bost egunez habeas corpus barik, kolpeak, Jimenez, un maketo, no te da vergúenza, quieres tirarte por la ventana, coje la pistola, cógela, un maketo como tú, lorik eza, quien es más abertzale Ardanza o Garaikoetxea, quien