Entradas

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XIII)

Imagen
Salvador Etxeita Alternatiboen ezkontza Gogoan daukat Demikuko ezkontza. Ezkontideak, jonki ohiak. Ermitan baina. Eta abadea, progrea. Gurasorik ez zen etorri. Batek ama zeukan bizirik. Beata hutsa, gazteri alargundua. Besteak ere bizirik ama zeukalakoan nago. Arratsean izan zen. Demiku non den ez dakienarentzat, Mundaka eta Bermeo arteko harako muinoan, itsasoa ikusteko apartekoa lekua. Udalerriz auzunea Bermeo da, eta Elizaz Mundaka. Halaxe, Mundakan abade zegoen Javier izan zen zeremonia bideratu zuena. Kanpotik jarraitu nuen, tarteka. Ez daukat gogoan han izan ginenetako zenbat eroan zituen handi ez luzera beste VIH orduko Herriaren Etsaiak. Txitxo daukat gogoan, zein roilo ona zeukan. Ikusi egin nuen, kasualitate hutsez ikusi ere, etxetik anbulantziara eroaten. Elkar agurtu ginen. Eskua luzatu nion. Oraingo honetan Ezan izango genukeen halakorik egin. Beste batzuk astiroago joan ziren. Eta niretzat modu isilagoan, ez bainituen handik aurrera askotan ikusi. Ez

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XII)

Imagen
Printemps (Paris) Parisekoak Bart guasapak su hartu zuen, esaten dena. Herrian ditugun egoitza bietako bat Covid16 deritzonak jotakoak hartzeko egokitu behar dutela diote. Hartan diren egoiliarrak, berriz, ondoko herriko bestera eroango omen dituzte. Goizaldeko bostetan, gaur, egoiliarrekin batera egoitzako langileak ere joango direla esanez guasapa. “Izua atean” egoerara iritsi garela da gure zerrendako guasapetan idatzi dutenei igarri diedana. Lafayette ttippiaren armadore dabilen anaiari deitu behar diot. Bitartean beste mezu batzuk iristen dira. Batek dio berak daukala, bai?, gripe hau hogeita lau ordutan gainditzeko formula, ez dakit nondik nora zabaltzen dituzten lagunek horrelakoak. Egia balitz, zertan dira gobernuak? Harpidetuta nagoen egunkari bietako batek pandemiaren balizko zabalkundeak milioika heriotza eragin dezakeela dio. 1918ko hark bezala. Hark bigarrenez alargundurik utzi zuen Nikolasa Atxikallende, lehenengoz ezkontzekotan zelarik laga genion egune

202KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XI)

Imagen
  Arana in love Errepresioa. Nikole Bilbon Karmeliten kolegioan bere denboraldia egiten hasi baino egun batzuk lehenago, senargaiaren proiektu politikoak ordura arteko errepresioaldi gogorrenetako bat jasan behar izan zuen. Bizkaitarrek azken hauteskundeetan izandako garaitzei aurre egiteko Silvela Gobernuak “konstituzio bermeak” bertan behera uzteko dekretua eman zuen. Ondorioak, Bilboko Euskalduna elkartea eta Bermeoko batzokia -eratu zen bigarrena- itxita, itxita Euskaria Orfeoia eta itxita Barakaldoko Euskalduna elkartea. Itxita Euskalduna agerkaria, eta bere azken zenbakia argitaratuta agur El Correo Vasco hari ere. Luis Aranak Bidasoaz beste aldera doa, Ustaritz aldean ere bada-eta urak non hartu. USTARITZ Giro hartan Sabinok politikagintzari ez ezik Nikoleren egoerari ere adi egon beharra zeukan. Eta ez dugu esango horietarako ezeinetarako gizona osasunez ondo zebilenik. Ez eta Nikolek horren berririk ez zeukanik. Hori, uztailaren hiruan Bilbotik e