2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XLVII)
SABINOREN EUKALIPTOA emborra Oroimenaren eukalipto galdua Karlistadak hiru izan zirela emanda, ehun urte baino epe laburragoan lau gerrate, ostantzean hiru. Hondamena denera zabaldu zen. Esaterako, XIX. mendearen amaiera aldera Bizkaiko mendietan ez zegoen apenas basorik. Horretan gerrateek ez ezik lehenago hasitako prozesu luzeago batzuek ere, burdingintzak batik bat, eragin nabarmena eduki zuten. Egoera hartan galeraren kontzientzia harturik herrialdea larrialdian zegoela iritzi zionik ez zen falta izan. Mario Adan de Yarza halakoen artean zegoen. Mario Adán de Yarza Bilbon 1946an jaioa, zuzenbidea ikasketak hasita eta amaitu barik bertan behera utzi ostean, Mario Adán de Yarza Europan barna ibili zen, begirada baso birlandaketetan eta nekazaritzari buruzko aurrerapenetan pausatuz eta ikusitakoez sakonki hausnartuz. Zeren eta Bizkaiak garai hartan gerrateen ondorio latzak bizi baldin bazituen, Europako zenbait lekutan gatazka gogorragoak eta suntsiketa bortitza