Juan Leon Kruzalegiren 120. urteurrena
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/cruzalegui-juan-leon/ar-35205/ Ehun eta hogei urte aurton Juan Leon Kruzalegi jaio zela. Mundakan. Abenduaren 26an hain zuzen. Gizon eta artista gogoangarria, haren jaiotzearen urteurren biribil honetan mundakarrok omenaldia zor diogu. Sorterriaz inoiz ahaztu ez zelako eta aholan zabaldu zuelako Mundaka izena munduan. Orain bizi dugun aro hau baino gogorrago bat bizi izan zuten Kruzalegik eta beste makina batek euskal herritarrek. 1936ko gudatearena eta haren ondoriozko gerraostearena. Zorigaiztoko urte hartan, Juan Leonek, familiarekin batera, erbestera joan zen. Gerratik ihes, beste asko legez, Argentinara. Buenos Aires hirian bizi izan zen, eta hantxe ekin zion hemen zela hartu zuen bideari. Margolaritzari. Lehenago, 1935ko urtean izan zen hondoratzearen ondorioz hil ziren arrantzaleen alargunei eta umezurtzei laguntzeko egin zen herri-ekimenerako Indalexio Tribisarrospe leiendako arrantzalearen margola egin zuen, gaur egun Mundakako etxe