Entradas

Mostrando entradas de abril, 2020

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XVL)

Imagen
Eguzkiaren Atekoak   Emilio Lopez Adan Beltza Urtea etor zedin itxaroten genuen artean Emilio Lopez Adan Beltza k Euskadi 1984 liburua argitaratu zuen. 1979. urtea zen. Ez ninduen ase. Owellen nobela irakurrita beste zerbait espero nuen. Zer, ezin zehazki esan. Zer jango genukeen esateko gai izan ez-eta mahaira zerbait atera digutelarik atera diguten horrek zapuztu egiten gaituenean legez. Zer espero nezakeen liburutik, ez nekien.  Iritsi zen azkenean 1984 urte ikonikoa. Beltzak aurreikusitako zer edo zer gertatzen hasita zegoen. Niri neuri gertatu zitzaidana zen inondik ere ez nuena. 1984 liburuan dagoena alegia. Atxilotua inoiz filmetan ere ikusi ez dituzuen iskiluekin, autoan bertan jipoia hartzen hasia, etxekoek ez zekiten lekuren batean itxita eta bost egunez habeas corpus barik, kolpeak, Jimenez, un maketo, no te da vergúenza, quieres tirarte por la ventana, coje la pistola, cógela, un maketo como tú, lorik eza, quien es más abertzale Ardanza o Garaikoetxea, quien

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XLIV)

Imagen
Gorpuzkiak Sukarrietako kanposantuan 1922an Indarrean jarri berria zuten hizkeraz bere buruari Estatu Espainiar Berria izena jarritako hartan agintzen zutenek, militarrek, Nicolasa Achicallende Iturri aske utzi zutenerako, Euzkadi, 1936an hasitako Euzkadi'ko Jaurlaritza mundu guztiarentzat Gobernua zena, haren ondorioaz eraturiko zerak guztiak, alderdi politikoak, sindikatuak eta enparauak, jada ez ziren existitzen. Hala bada, andreak ez zeukan lehenengo senarraren gorpuzkiei buruz nori galdetu. Haiek lurpetik ateratzeko lanetan ibili zirenetako bat etxetik ez oso hurrun zeukan arren. Batetik, ez zekien hori hurreko hori hartan ibilia zenik, eta, bestetik, jakinda ere horrek ezin izango zion esan gorpuzkiak nora eroan zituzten. Ez zekien. Bigarren senarra galdu zuenean legez izan zen. Ez zeukan gorpurik. Hantxe geratu zen Eugenio Alegría, hil zen lekuan. Eta Sabinoren gorpuzkiak batek zekien non ziren. Izatez bereak ziren arren. Batarenak zein besterenak. Gorpu

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XLIII)

Imagen
Emotional Geographic Indalecio Prieto Indalecio Prieto Sukarrietan zegoen 1936an uda ematen. Ohi bezala. Gogoko zuen lekua. Inguru guztia, egia esan. Koloniara ere joaten zen. Sarritan. Argazkiak egiten zizkioten, beste batzuei bezalaxe. Halandabe ez zen horregatik joaten halandabe. Hango Mendieta medikuaren lagun mina zen. Lan Publikoetako Ministroa izana 1931-1933 tartean, estimu handitan zeukan Kolonia bere osotasunean; gizarte-proiektua zen aldetik, esan nahi da. Horretaz ez zuen ba gutxitan hitz egingo ba Julianekin, uler bedi Zugazagoitia! Prietori ez zitzaion oharkabean pasatuko han aurrean ikusten zen baserri-etxe zaharraren ondoko txalet politean nor bizi zen. Ez zien ba egur gutxi eman bizkaitarrei, hala paperean zelan kalean, Bilboko urte haietan, partiduetako kideek elkarri eraso, batzuk besteen zentroetan ostiaka sartu, kristalak hautsi eta altzariak suntsitu, baita tiro egiten ere, halaxe ibiltzen zirenean. Berak orduan jada pistola zeroan gerrikoan. Bati