Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2020

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XLVII)

Imagen
SABINOREN EUKALIPTOA emborra Oroimenaren eukalipto galdua Karlistadak hiru izan zirela emanda, ehun urte baino epe laburragoan lau gerrate, ostantzean hiru. Hondamena denera zabaldu zen. Esaterako, XIX. mendearen amaiera aldera Bizkaiko mendietan ez zegoen apenas basorik. Horretan gerrateek ez ezik lehenago hasitako prozesu luzeago batzuek ere, burdingintzak batik bat, eragin nabarmena eduki zuten. Egoera hartan galeraren kontzientzia harturik herrialdea larrialdian zegoela iritzi zionik ez zen falta izan. Mario Adan de Yarza halakoen artean zegoen. Mario Adán de Yarza Bilbon 1946an jaioa, zuzenbidea ikasketak hasita eta amaitu barik bertan behera utzi ostean, Mario Adán de Yarza Europan barna ibili zen, begirada baso birlandaketetan eta nekazaritzari buruzko aurrerapenetan pausatuz eta ikusitakoez sakonki hausnartuz. Zeren eta Bizkaiak garai hartan gerrateen ondorio latzak bizi baldin bazituen, Europako zenbait lekutan gatazka gogorragoak eta suntsiketa bortitza

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XLVI)

Imagen
Zenema Absente! Zinemagintzari buruzko edozein eskuliburutan dakar. Zein den plano pikatua edo, bahetik gorakoa, zein kontrapikatua, edo goitik beherakoa, eta zein bakoitzaren indarra, erabilera, sinbologia eta abar. Bestalde ez da komunikazioaren teorien historia espezializatuetara jo behar argazkigintzaren bilakaeran lehenik artaziek, gero laborategiko prozesuek, hurrengo photoshop legezko tresnek eta azkenik egungo prozedurek jokatu duten rolak ezagutzeko. Ez da historian aditu zertan izan 1900 urtea aldera zinemagintza hastapenetan zegoela eta argazkiak egiteko baliabideak zeuzkatenak gutxi batzuk zirela jakiteko. Zer esanik ez kamera zeukatenak. Batekoa zein bestekoa. Sabino Arana Goirik argazki kamera zeukan, esanda nago. Luis anaiari Albiako etxearen inguruan egin zion argazki bat ikusi dut. Horretan ikusten dena kasualitate hutsa ez baldin bada hark bazekien zerbait fokatzearen garrantziaz, pertsonaia inguruarekikoan kokatzeaz eta erretratuak -anaiak kasu