Entradas

2020KO BERROGEIALDIKO EGUNEKOA (XLII)

Imagen
Harako hura norena den Julián Zugazagoitia Mendieta  (Bilbao, 1899 -Madrid 1940) Fusilatu egin zuten. Faxistek. 1940ko azaroaren 9an. Gerra amaitu ondoren, bai. Parisen erbesteratutik zelarik Alemaniak Frantzia okupatzean, Paris hain zuzen, atxilotu egin zuten, eta Espainiako Estatu Berriko poliziaren eskuetan utzi. Companys bezalaxe. Errepublikan ministroa izana gerra garaian; Gobernaziokoa, hots, ordena publikoarena. Madrileko Ekialdeko Kanposantuko hormaren kontra josi zuten tiroz. Abokatua, idazlea eta PSOEko kidea, Pablo Iglesiasen eta Tomas Meaberen biografiak idatzi zituen; horiez gain prentsan kolaborazioak, nobelak eta bestelako liburuak. Azkenon atalekoa da Pedernales , 1929an argitaratua.  Liburuaren edukia, estiloa eta teknika azpitituluan doaz: Itinerario sentimental de una colonia escolar . Sukarrietako koloniaz bihotzarekin idatziriko ibilbidearen kronika, horra zer den Pedernales . Irudiz hornitua, horien egilea Ricardo Arrúe (sic) da. 25.0